XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakaslearendako oharra Hain zuzen, horixe da irakasleak asko ere askotan egiten duena: lehen egunetik soluziobideak ematen dizkiegu ikasleei (bestela ezingo lukete inoiz ere hizkuntza bat ikasi), ñabardurak beste baterako edo beste batentzat uzten ditugularik.

Arrazoi horrengatik hemen eman izan ditugun esate erak ez dira diren bakarrak: galdegaiari buruz ari garela, ahalezkoak ditugula gatazkaka edo, azken batean, liburua nahi duzunetik irekita, esan zenezake han esan nahi dena adierazteko guk ezarritako moduak baino gehiago ere ba dagoela.

Gezurra ez. Gure uste apalean, hemen aurkituko duzuna egia bada, zilegi bada eta euskara batuaren normetan sar badaiteke, ez da ez egia hutsa ez bakarra eta euskara batuaren mugak ere aise zabalagoak dira.

Ez da esan beharrik, neuk eman ditudan euskal eskoletan oinarritu naizela lerro hauek paratzeko eta ikasleek azaldu dizkidaten galderei emanikako erantzunetaz baliatu naizela.

Liburua bukatzeko liburu bat, txikia izanik ere, bukatzea aspergarria da behar den bezala liburua bukatzeko Deustuko Unibertsitateko lankideek ohar interesgarriak egin dizkidate.

Beraz, haiek ere ba dute orrialde hauek argia ikustearen errua: azken erantzulea neroni banaiz, gauza asko haien komentarioei zor diet.

Horregatik, beraien izenak aipatzea zor hori neurri txiki batean behintzat ordaintzea besterik ez litzateke izango.

Liburu hau, bada, SABIN EGILEOR, JON OTAEGI eta JESUS URANGA, zuei eskaintzen dizuet. Esker mila.

Zuekin batera, eta zuen bulegotik haratago, euskara irakasten ari diren guztiei, lan ixil horretan dauden irakasleei ere: euskara zuzen zuzenean irakasten ari denik ez bada, ez baita euskara ikasiko duenik ere egongo.

Ez da ikaslerik irakaslerik gabe ta.

PELLO SALABURU ETXEBERRIA / Leioan, 1981eko martxoan.